Twitter zertarako?

Erabiltzaileei mezu laburrak (tweets) bidaltzeko edo jasotzeko aukera ematen dien mikroblogging zerbitzua da Twitter. Tweet-ak testuan oinarritutako mezuak dira, gehienez 140 karaktere eduki ditzakete. Egilearen perfilean argitaratzen dira eta haren jarraitzaile (followers) direnengana ere iristen dira. Interneten gehien erabiltzen den “sare soziala” da, Facebook, Tuenti edo MySpace bezalako beste aplikazio batzuek baino egitura sinpleagoarekin. Web ofizialean zuzenean sartuta edo kanpoko bestelako aplikazio batzuen bitartez erabil daiteke, eta horietako askok Twitter orijinalak ez dituen hainbat eginkizun ere gehitzen dizkiote.

Lehen begiratuan, normalean, jendeak ez dio benetako erabilgarritasun praktikorik ikusten Twitter-i, baina Claudia Chez adituak dioenez: «el sentimiento de satisfacción con Twitter será directamente proporcional a dos factores: el cumplimiento de nuestro objetivo y la construcción de una red propia de contactos» (Claudia Chez).

Oinarrizko elementuak

Mezuak bidaltzeko 140 karaktere bakarrik edukita, hainbat konbentzio garatzen joan dira Twitter-en, informazioa transmititu eta testuaren luzera minimizatzeko. Horrez gain, ezagutzea komeni den hainbat modu daude beste erabiltzaileekin elkarrizketan aritzeko.

  • Updates edo tweets. Twitter bidez bidaltzen diren mezuak dira. Norbere perfilean eta jarraitzen zaituztenen hasierako orrian agertzen dira.
  • Jarraitzaileak edo followers. Twitter-en zure harpidedun diren edo zure eguneratzeak jarraitzen dituzten erabiltzaileak dira.
  • Jarraituak. Zuk jarraitzen dituzun erabiltzaileak dira. Haien tweet-ak zure hasierako orrian agertzen dira.
  • Erantzunak edo replies. Erabiltzaile jakin bati (edo batzuei) zuzenduriko mezuak dira. Horrek ez du esan nahi beste erabiltzaileek irakur ezin dezaketenik, baizik eta norentzako horrek jakinarazpen bat jasoko duela mezua beretzako dela esanez. Norbaiti mezu bat zuzentzeko, haren erabiltzaile izena idatzi behar da mezuan aurrez @ jarrita. Adibidez, @itzain erabiltzaileari mezu bat zuzendu nahi bagenio, «@itzain» idatzi beharko genuke mezuan. Beste erabiltzaile baten tweet-ari erantzun nahi badiogu eta horretarako Twitter-eko “Reply” botoia klikatzen badugu, haren erabiltzaile-izena automatikoki agertzen da tweet-ak idazteko leihotxoan, eta Twitter-ek gure arteko elkarrizketa jarraitzeko bidea emango digu.
  • Berbidaltzeak edo Retweets. Beste erabiltzaile batzuk sortu eta zuk zure kontutik berbidaltzen dituzun mezuak dira, edo bestela zuk jarraitzen duzun erabiltzaileek berbidaltzen dituztenak. Beste erabiltzaile batzuen bitartez deskubritutako eduki interesgarriak partekatzeko erabiltzen dira. Normalean retweet-ek literalki hartzen dute tweet orijinala (kopiatu+itsatsi) eta aurrez «RT » (“r” eta “t” espazioa) «@erabiltzailea: » jarri. Adibidez, @itzain erabiltzaileak jarritako «Kaixo, mundua» mezua retweet-eatu nahiko bagenu, honakoa idatzi beharko genuke: «RT @itzain: Kaixo, mundua». Baita ere, Twitter-eko interfazaren “retweet” botoia erabili ahalko genuke eta modu horretan mezua automatikoki bidaliko litzateke. Baina eskuz egiten badugu, gure iruzkinen bat gehi genezake “RT” horren aurretik.
  • Zuzeneko mezuak (Direct messages edo DMs). Erabiltzaile bati zuzendutako mezuak dira, baina kasu honetan erabiltzaile horrek bakarrik ikus ditzake mezuok. Erabiltzaile bati zuzeneko mezua bidaltzeko «d » letra idatzi behar da (letra “d” eta espazio bat ondoren) eta ondoren erabiltzailearen izena. Adibidez, @itzain erabiltzaileari zuzeneko mezu bat bidaltzeko gure mezua honela hasi beharko genuke: «d @itzain». Kontuan eduki behar da zuzeneko mezuak jarraitzaile ditugunei bakarrik bidal diezaiekegula.
  • Etiketak edo hashtags. Hitz-gako moduan tweet-ak etiketatzeko erabiltzen diren terminoak dira. Hashtag-ek espazio gabeko hitzak izan behar dute (tilde edo marratxo moduko karaktereek arazoak sor ditzakete) eta aurrez traol (“#) bat eduki behar dute. Adibidez, Realari buruzko tweet-ak, askotan #realsocialismo hashtag-arekin etiketatzen dira.

Interfazea

Twitter-en interfazea oso sinplea eta erabilterraza da. Ondoko bideoak azaltzen du nola erabili behar diren aurrez aipatu ditugun elementu guztiak Twitter-en interfazaren bitartez.

Twitter-en multimedia

Aurrez esan den bezala, Twitter-en testua bakarrik erabil daiteke. Alabaina, badaude hainbat eta hainbat kanpo-aplikazio, irudiak modu errazean igo eta argitaratzeko zerbitzua ematen dutenak eta ondoren Twitter-era esteka moduan bidaltzeko prestatzen dituztenak. Hamaika aplikazio dago eginkizun hori betetzen duena, baina batzuk baino ez ditugu aipatuko::

  • Twitpic da argazkiak publikatzeko eta ondoren Twitter-era esteka moduan bidaltzeko zerbitzua ematen duen aplikazioetako bat. Twitter-eko erabiltzaile-izen eta pasahitz berberarekin sar daiteke, beste kontu bat ireki beharrik gabe. Egin behar dugun bakarra zera da: argazkia igo “Upload photo” klikatuta, argitaratu nahi dugun tweet-a idatzi eta bidali. Twitpic-ek berak igotzen du argazkia, sortzen du esteka eta argitaratzen du mezua Twitter-en esteka eta guzti.
  • Twitvid-ek Twitpic-en antzera funtzionatzen du, baina bideoentzat da. Twitter-eko gure kontuarekin sartu behar dugu, eta egin beharreko bakarra bideoa igo, mezua idatzi eta bidaltzea da. Horrez gain, aurrez ikusi bezala, posible da baita ere VodPod erabiliz Twitter-en bideoak partekatzea.

Twitter-ekin zerikusia duten beste aplikazio erabilgarri batzuk

  • Twitterfeed. RSS feed-en bidez Twitter-en mezuak argitaratzea posible egiten du.
  • Echofon. Mac, iPhone ate Firefox-erako Twitter bezero bat.
  • Tweetdeck. Mahai gaineko bezero multiplataforma da (Windows, Mac, Linux eta iPhone/iPad) eta Twitter manejatzeko beharrezko izan ditzakegun hainbat kanpo-aplikazio biltzen ditu. Interfaze orijinalak egiten dituen eginkizun guztiez gain, Tweetdeck-ek posible egiten du baita ere argazkiak eta bideoak igotzea atxikitako dokumentu gisara (ondoren Twitpic bezalako zerbitzu batera igoko du) eta estekak laburtzeko modua ere eskaintzen du horretarako zabalduen dauden aplikazio batzuen bitartez.
  • Hootsuite Tweetdeck-en oso antzeko funtzionalitateak dituen kliente bat da, baina hark ez bezala, web bitartez funtzionatzen du; ondorioz, nahikoa da nabigatzaile bat edukitzea erabili ahal izateko. Badago Android mugikorrentzat kliente honen bertsio bat. Hootsuite-k ere eskaintzen du argazkiak eta bideoak igotzeko nahiz estekak laburtzeko aplikazio ezagunenak erabiltzea.

Iturriak

Advertisement
Esta entrada fue publicada en Otros. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s