Sarrera
Duela urte gutxi bideoak webera igotzea prozesu nahiko neketsua eta teknikoki konplexua bazen ere, Youtube iritsi zenetik (ez da aplikazio bakarra, baina eragin handienekoa bai), prozesu bera asko erraztu da. Eta ez hori bakarrik; antzeko beste zerbitzu batzuekin gertatzen den moduan (argazkien kasuan Flickr), bideoei ostatu emateko guneak blogetan bideoak modu erosoan integratu ahal izateko pentsatuta daude.
Bideoak online zerbitzuetara igo
Bideoak online zerbitzuetara igotzea nahiko erraza izan ohi da; denetan eman beharreko urratsak nahiko antzekoak dira, nahiz eta zerbitzu bakoitzak berariazko ezaugarriak badituen. Edozein kasutan, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
- Igotzeko bideo bat edukitzea: urrats honek, printzipioz oso sinplea eman dezakeena izan arren, burukominik eman diezaguke behin baino gehiagotan:
- Bideoaren formatuarekin arazoak.
- Iraupenarekin arazoak (Youtubek, adibidez, 10 minutuko muga du bideo bakoitzeko).
- Erreprodukzio baimenekin arazoak.
- Erabiltzaile kontua eduki behar da online bideoen zerbitzuren batean (aurrerago ikus estekak)
- Bideoak igo, erabiltzaile kontua sortu dugun guneko argibideak jarraituz. Normalean, web formulario baten bitartez igotzen dira bideoak, baina gune batzuek aukera ematen dute igotzeko programak gure ordenagailura deskargatu eta instalatzeko.
Bideoak blog batean sartu, kontua edukita
Youtuben kontua baldin badaukagu
Youtuben kontua baldin badaukagu eta eta bideoa gure blogean posteatu nahi badugu, honako urratsak jarraitu behar ditugu:
- Sartu My account > Video posting settings
- Klik egin Add blog/site
- Gure blogaren datuak bete eta klik egin Add blog
- Itxaron Youtubek gure blogarekin konektatzen duen arte (denbora pixka bat iraun dezake)
- Aukeratu bideoak posteatu nahi ditugun blogak
- Interesatzen zaigun bideoaren orrian gaudenean, klik egin behar dugu Post video estekan, bideoaren azpian dagoenean.
- Formularioaren datuak beteko ditugu eta bideoa gure blogera bidaliko dugu
Bideoak blog batean txertatu konturik eduki gabe
Youtube, Vimeo, Google Video… bezalako lekuetatik bideoak txertatzea oso erraza da. Egin behar dugun bakarra zera da: gure blogean bideoarekin batera datorren kodigo bat kopiatzea (Youtuberen kasuan eta WordPress-erako, nahikoa da URLren esteka kopiatzea). Baina kontuan eduki behar dugu, bideo batzuen egileek mugatu dezaketela bideoa txertatzeko eskubidea eta hala bada, ezingo dugula kodigo hori kopiatu.
- Youtube: embed kontrolean agertzen den kodigoa kopiatu (batzuetan URLa nahikoa da).
- Google Video:
- Klik egin Correo electrónico – Blog botoian
- Agertzen den testu berrian, klik egin Integrar HTML
- Agertzen den kodigoa kopiatu
- Metacafe:
- Klik egin Blog/Embed player
- Kopiatu Embeddable player botoian agertzen dena
- Dailymotion: Kopiatu Lector exportable kodigoa
- Vimeo: Klikatu bideoaren eskuineko aldean dagoen embed botoia eta kodigoa kopiatu
Gure bloga WordPress.com-en ostatu emanda baldin badago, gauzak zertxobait aldatzen dira (baina ez asko).
- Post bat idazten ari garenean, Vídeos pestainan klikatu behar dugu, erredakzio leihoaren gainean dagoenean.
- Zabaltzen den informazioan jartzen du bideoaren esteka gehitzeko jarraitu beharreko pausoak zein diren. Basikoki egin behar dena zera da: bideoa dagoen orrialdeko URLa kopiatu eta honako kodigoa idatzi (bideoaren gunearen arabera):
- [ youtube=URL ]
- [ googlevideo=URL ]
WordPress-erako Vodpod widget-a
WordPress-ek bideoei ostatu emateko duen zerbitzuak gainera, aukera ematen digu vodpod izeneko widget bat gehitzeko blogaren eskuin aldeko zutabean. Vodpod-ek bideoak markatzeko zerbitzu bezala funtzionatzen du. Widget hau Flickr-enaren oso antzekoa da, gure kontura gehitu ditugun azken bideoen prebisualizazioa eskaintzen baitu.
Lotura interesgarriak
- Online bideon guneak
- Online bideo editoreak
- Bideoak markatzeko zerbitzuak
- Mugikorretik bideoak denbora errealean




