RSS (eta ATOM) eta blogen harpidetza

» Zer da RSS?

RSS ingelesezko akronimo bat da, hainbat kontzeptuetarako erabiltzen dena, baina zabalduena honakoa da: Really Simple Sindication (harpidetza oso sinplea).

RSSren funtzionamenduari buruzko bideo labur hau ikus dezagun:

(Esteka)

Informazio gehiago:

» Nola harpidetu RSS feed-etara

RSS feed-etara harpidetzea (ingelesez, syndicate) nahiko erraza da. Hori egiteko hainbat modu daude, baina gu RSSen web irakurleetan zentratuko gara.

  • Lokalean instalatutako irakurleak (norberaren ordenagailuan): ohiko erako programak dira (norbere ordenagailuan instalatzen dira) eta RSSak irakurtzeko espezializatuta dadude. Baina ordenagailu ezberdinekin lan egiten badugu eta gure harpidetzetara haietako edozeinetatik iritsi nahi badugu,
  • Web irakurleak: web-eko beste hainbat zerbitzutan bezala, zerbitzua eduki ahal izateko kontua behar dugu. Abantaila nagusia zera da: informazio guztia webean zentralizatzen da, eta horri esker, gure harpidetzen jarraipen osoa egin dezakegu, gure ordenagailua edozein delarik ere. Adibidez, Google Reader (Gmail kontu bat behar da Google Reader erabili ahal izateko).
  • Web nabigatzaileak: Web nabigatzaileen azken bertsioek RRSetara harpidetzea ahalbidetzen dute eta markagailu moduan kudeatzea ere bai. Hala ere, oraindik urruti daude beste irakurleek eskaintzen dituzten aukeretatik.
  • Era guztietako RSS irakurleen zerrenda

Behin RSS irakurlea badaukagunean, harpidetzekin «elikatu» behar dugu (to feed ingelesez elikatu da). Horretarako, lehenik harpidetu nahi dugun blogera sartu behar dugu eta feed helbidea kopiatu. Honako itxura edukitzen dute:

  • http://udss.wordpress.com/feed/
  • http://gettysangle.blogspot.com/feeds/posts/default
  • http://blog.myspace.com/blog/rss.cfm?friendID=52386298

Ondoren RSS helbidea RSS irakurtzeko erabiliko dugun programan itsatsi behar dugu (seguruenik «añadir feed» edo «nueva suscripción», edo antzeko aukeraren bat izango dugu). Programa bakoitzak bere berezitasunak ditu, baina ia guztiek aukera ematen digute harpidetzak kategoria bitartez sailkatzeko.

Feed irakurle baten itxura:

captura de pantalla del Liferea

Hasierako orri pertsonalizatuak

iGoogle

Gmail kontu bat sortzen dugunean, automatikoki Google-n beste zerbitzu batzuk ere eduki ditzakegu, kasu honetan hasiera pertsonalizatuko orrialdea sortzea eskaintzen duen zerbitzu bat. Hasierako orri horretan gehitu ditzakegu gustuko ditugun feed-ak eta beste hainbat widget.

Netvibes

Netvibes iGoogle-n antzeko web zerbitzua da. Behin Netvives-en kontua daukagunean, harpidetza gehitzeko honakoa egin behar dugu:

  • Interesatzen zaigun eta gutxienez RSS kanal bat duen web orri bat aurkitu
  • Kanal horren URL helbidea kopiatu
  • Netvives-en gure orria ireki
  • Klik egin Añadir/Examinar contenidos botoian
  • Klik egin Añadir una suscripción botoian
  • Agertzen den leihoan itsatsi kodigoa Dirección kontrolean eta klik egin Añadir botoian.
  • Automatikoki, Netvives-ek leiho bat gehituko du kanal horretako azken sarrerekin.

Horrez gain, zuzenean Netvives-en ere aurki ditzakegu kanal interesgarriak:

  • Klik egin Añadir/Examinar contenidosbotoian.
  • Joan Directorio de canales-era
  • Bilatu eta gehitu interesatzen zaizkigun kanalak.

Estekak

  • The ultimate RSS toolbox: Ingeleszko web orri bat, zeinetan RSSekin lan egiteko 120 tresna baino gehiagotarako estekak dauden.
Advertisement
Esta entrada fue publicada en Blogging. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s